Etiquetas

,

“Askoren izenean: bakea eta hitza eskatzen dut” Nazioarteko Poesia Jaialdiaren aurkezpena (Donostia, Vitoria-Gasteiz, Bilbo, 2012ko ekainaren 7tik 10era).

“Askoren izenean: bakea eta hitza eskatzen dut” Nazioarteko Poesia Jaialdiak nazioarteko eta nazioko poeta ezagunak bilduko ditu, bai eta euskal munduaren ordezkaritza garrantzitsu bat ere, euskaraz zein gaztelaniaz. Gainera, herritarren artean hitza eta poesia zabaltze aldera Euskadin antolatzen den nazioarteko lehenengo poesia jaialdia da.

Gure iritziz, hitzaren, kantaren, musikaren, oro har kulturaren bitartez finkatzen dira estatu demokratiko, plural, moderno baterako oinarriak, munduan eta, nola ez, Euskadin bizitzen ari garen aro berri baten erdian.

“Askoren izenean: bakea eta hitza eskatzen dut” Nazioarteko Poesia Jaialdian parte hartuko duten berrogeita hamar bat poetek errekonozimendu ugari jaso dituzte, bibliografia egiaztatua dute, eta argitaratu dituzten liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli zaizkie.

Nazioarteko hogei bat poetak eta Espainiako zein Euskal Herriko hogeita hamar bat poetak munduaz duten begirada berezia erakutsiko dute, hiru euskal hiriburuetan ekainaren 7, 8, 9 eta 10ean egingo diren ekitaldi, errezital eta eztabaidetan, guztietan protagonista nagusia poesia dela.

Donostian, poesia eta musika ekitaldiak programatu dira. Ekainaren 8an, esaterako, nabarmentzekoa da arratsaldean, San Telmo museoan, Werewere Liking (Kamerun), Natalia Toledo (Mexiko), Chiranan Pitpreecha (Thailandia) eta Karen Connelly (Kanada) poeten aurkezpena.

Gasteizen, poesiak bi egunetan kalea hartuko du, eta hiriko tranbian poemak irakurriko dituzte. Ekainaren 8an, arratsaldean, Ignacio Aldecoa kultur etxean, Gabriel Jaime Franco eta Álvaro Miranda kolonbiar poeten eta Antonio Tello argentinar poetaren topaketa antolatu da.

Bilbon, ekainaren 9rako, Euskalduna jauregian, ekitaldi nagusiak aurreikusi dira. Izen batzuk aipatze aldera, nazioarteko zein nazioko poeta hauek izango dira bertan: Douglas Dunn,  Jack Hirschmann, Pia Tafdrup, Lello Voce, Luís García Montero, Joan Margarit, Manuel Rivas eta Bernardo Atxaga.

Musikaren eta hitzaren arloetan poeta hauek entzuteko aukera izango dugu: Juan Carlos Mestre, Amancio Prada lagun duela, eta Kirmen Uribe, Wim Mertens-ekin batera. Poesia eta musika egun hori bukatzeko, Agustín Fernández Mallo eta Eloy Fernándezek spoken word ekitaldi bat eskainiko dute.

Ekainaren 10erako, jaialdiaren azken eguna, Bilboko Arte Ederren museoaren inguruan, Doña Casilda parkean aurreikusita dauden errezitaldietan Javier Lostalé, Ignacio Elguero, Joaquín Pérez Azaustre, Ana Rossetti, Isabel Bono, Isabel Pérez Montalbán, Xuan Bello, Karmelo Iribarren, José Fernández de la Sota, Itziar Minguez, Eli Tolaretxipi, Miren Agur Meabe eta Gerardo Markuletak hartuko dute parte.

“Askoren izenean: bakea eta hitza eskatzen dut” Nazioarteko Poesia Jaialdian izango ditugun nazioarteko poetei dagokienez, azpimarratzekoak dira Douglas Dunn (Eskozia), Anne Crowe (Ingalaterra), Jack Hirschmann (Estatu Batuak), Pia Tafdrup (Danimarka), Karen Connelly (Kanada), Lello Voce (Italia), Nguyen Quang Thieu (Vietnam), Werewere Liking (Kamerun), Ataol Behramoglu (Turkia), Zakaria Mohammed (Palestina), Saadi Yousef (Irak), Chiranan Pitpreecha (Thailandia), Natalia Toledo (Mexiko), Gabriel Jaime Franco (Kolonbia), Álvaro Miranda (Kolonbia), Cristina Peri Rossi (Uruguai), Antonio Tello (Argentina) eta Rafael Cadenas (Venezuela).

Hizkuntza eta tonu anitzeko poetak; nazionalitate desberdinetakoak; hainbat kultura eta adinetako gizon-emakumeak; hitz, bake eta tolerantziarako maitasunak batzen dituenak; eta Afrika, Asia, Ipar Amerika, Latinoamerika eta Europatik Euskadira etorriko direnak.

Bost kontinente –Ozeaniako ordezkari bat beharko genuke, munduaren irudi laburtu bat lortzeko– gurea bezalako harrera-leku txiki batean: hitza eta poesia behar dituena, aro berri batean barneratzeko, konfiantzaz, eskuzabaltasunez, begirada moderno batez; iraganeko akatsak eta hutsegiteak ahaztuko ez dituen eta etorkizunari begiratuko dion herri honetan, hain zuzen.

Askoren izenean: bakea eta hitza eskatzen dut jaialdian parte hartuko duten poetak, 2012ko ekainean:

Nguyen Quang Thieu

Ataol Behramoglu

Luis García Montero

Werewere Liking

Natalia Toledo

Jack Hirschmann

Chiranan Pitpreecha

Lello Voce

Douglas Dunn

Zakaria Mohammed

Saadi Yousif Shihab

Cristina Peri Rossi

Pia Tafdrup

Rafael Cadenas

Manuel Rivas

Bernardo Atxaga

Amancio Prada

Juan Carlos Mestre

Kirmen Uribe

Joan Margarit

Anne Crowe

Ana Rossetti

Felipe Juaristi

José Fdez de la Sota

Karen Connelly

Antonio Tello

Xuan Bello

Patxi Zubizarreta

Alvaro Miranda

Itziar Minguez

Karmelo Iribarren

Isabel Bono

Gabriel Jaime Franco

Isabel Pérez Montalbán

Javier Lostalé

Eli Tolaretxipi

Ignacio Elguero

Gerardo Markuleta

Joaquín Pérez Azaustre

Miren Agur Meabe

José Blanco

Agustín Fernández Mallo

Eloy Fernández

© Jaialdiaren zuzendaritza: Kepa Murua, 2012ko maiatzaren 3a.

Anuncios