Etiquetas

Ez da ezer, ene maitea,
segundo batean guztia galtzea.
Ez da ezer duintasuna,
soseguak laguntzen ez badio.
Gorputza ere ez da bere ardatzaren gainean
biraka sarritan aritzen den zerbait.
Ez da ezer besteek mespretxuz
senti zaitzaten zaren bezalaxe.
Desiragatik gezurra esan diezazuten.
Maitasunagatik gorrota zaitzaten,
lokatzetan arrastaka eramaten zaituztela.
Ez zaitu inork hondamenditik libratuko,
guztia eman ondoren.
Ez da ia ezer erantzunik gabe
maite dezazun.
Ezer ez, ez jakitea,
lehen bezain urduri.
Beste norbait ezin izan daitezkeen
horiek bezala. Zarenagatik aske.
Apur bat daukazun horrexekin.
Ezer ez, gorputz
arimadunik gabe.

Anuncios