Etiquetas

,

Zuzen begietara hitz egitera natorkizu.
Orain, bakarrik gaudela,
zainetan irakiten daukat odola.

Isiltasunak setiaturiko animalia bat izan nintekeen,
baina haragi-hezurrezko gizon orotan bezala,
nire begiradak zure bi begiak destatzen ditu,
nire ahoa zure bularrean egiten du zaunka.

Basoan itzaltzen ari den su bat dakarkidazu gogora,
bideetako hautsa automobilen atzetik,
edontzien zirkulua barra gainean,
halabeharraren zeinu gisara.

Gauzak lehengora itzul daitezen ahalegintzen naiz.
Baina zure hitzak, hainbat urtetan lo egon ondoren
itzartzen ari den sumendi bat dira.

Gauzak ez dira diruditen bezala.
Begietara zuzen begiratzen dizut,
eta zer axola ote du ni poeta gaixo bat izatea,
eta zu, mirakuluetan sinesten duena.

Anuncios