Etiquetas

Ohe desegin bat da mundua.
Hitzak, gizon hautsi baten ahots erlastua.
Isiltasuna, aldean dirurik ez eramatea.

Hitzek zentzua luketen
laztan bat amesten dut.
Unibertsoaren muga irekiak.

Noiz edo noizko egun bat amesten dut,
amodio, bidaia eta liburu arraroez hizketan,
distantziaren eskuetan.

Zer ote da mundua, oroitzapen baten soinua baino.
Eztarri gaixo baten doinua.
Botila bat itsasora, larrialdi mezu bat daramala.

Hitzak bizidun liratekeen leku bat amesten dut.
Ate guztiak zabalik lituzkeen hiri bat
eta izara zuri bat, bandera guztiak hautsirik.

Anuncios