Etiquetas

, ,

Mehatxu egiten duten hitzak.
Etena izan, eta isiltasun direnak.
Hasieran zeudenak.
Hitz errealak. Itzulitakoak.
Beren benetako esanahiaren
heldueran interpretatuak.
Urruti kokatzen direnak,
esaldien itxituretan.
Oihartzun igaroa eta guzti
zerbitzatutako irudiak.
Min ematen dutenak.
Sosegua ematen dutenak.
Xuxurlen antzera,
zahar hotsa dutenak,
Erretratatzen gaituzten hitzak.
Jazartzen gaituztenak,
hargatik, ez dakitela.
Gurekin batera barre egiten dutenak.
Gu kontsolatu,
eta oroitzapenekin galtzen direnak.
Poesia baino ez,
premonizio hutsa direnak.
Nor ausartuko ote da
bere burua haietan ezagutu,
eta haien pultsu urduria sinatzera?
Haien benetako esanahia.

Poesia hutsa, premonizio hutsa liburutik

Anuncios